2016-06-13

Egun hauetan jaso dugu ikastetxeetan 2016-17. Ikasturteari aurre egiteko izango dugun giza baliabideen zerrenda (LZ).

Hau ikusirik, Donostiako eskola publikoetako zuzendariak bildu gara gaurko egunez, eta bertan, bizi dugun egoera eta horrek sortzen digun kezka larria zuei guztioi helaraztea erabaki dugu.

 

2016-05-23

Duela 25 urte, Euskal Herriko ikastola eta Eskola publikoetako guraso zein irakaslez osatutako talde batek EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN ALDEKO MUGIMENDUA sortu zuen. SORTZEN mugimendua hain zuzen ere. Gure sorrera.

Gaurko berbaldia prestatzen hasi ginenean, urte hartan Hernaniko kongresuan adostutako dokumentuari begira jarri ginen. Bertan, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAK EUSKAL HERRIAN izan behar dituen ezinbesteko ezaugarriak jaso zituzten. Euskal Herriak bere hezkuntza-sistema behar zuela argi esan zuten eta sistema horren muinean EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIA eraiki behar zela.

Hasiera batean, han idatzitakoa irakurtzerakoan tristura punttu bat sentitu genuen. Mende laurden bat pasa da, eta oraindik ez dugu aldarrikatzen genuen Hezkuntza Sistema propioa lortu, ezta irudikatzen genuen eskola-eredua ere, pentsatu nuen.

2016-04-30

Mende laurdena igaro da Hernanin sare ezberdinetako kideak Euskal Herriak behar zuen hezkuntzaren inguruko hausnarketa bideratzeko helburuarekin bildu zirela.

2016-04-29

Datorren maiatzaren 14an, Iruñerriko sare publikoko D ereduaren Eskola Topaketak burutuko ditugu Iruñeko AUTOBUS GELTOKI ZAHARREAN.  Bertan, maila ezberdinetako ikastetxeetako ikasle, langile eta familak elkartuko gara jai giroan, hiru helbururen bueltan:

  1. Iruñerrian D ereduaren garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu

  2. Urte luze hauetan eta gaur egun euskarazko hezkuntza aurrera atera duten pertsonei eskerrak eman

  3. D ereduaren komunitatea harremantzen eta indartzen jarraitzea

 

 

Materiala

  • Agenda