Hasiera Faseak Ikastaroak Materiala

Ikastetxeko Hizkuntza plangintzak zuzenduriko helburu nagusiaren ildotik, geure kulturaren transmisio egokirako eta ikasleen garapen osorako bitartekoa den heinean, euskara ikas hizkuntzaz gain bizi hizkuntza, eta beraz harreman hizkuntza bihurtzea dugu Euskaraz Mintza programa honen helburu nagusia.

JUSTIFIKAZIOA:   Goiko menua                        

  1. Soziolinguistikoa:  Egoera soziolinguistiko normalizatu batean Eskolaren lana ikaslegoaren ibilbide kulturala zuzentzearena besterik ez da.  Ikas Irakas hizkuntzakoak ez diren beste hizkuntza erregistro guztiak familiak, edo lagun giroak ematen dizkio Adin txikitan afektibitatea nagusitzen da eta irakaslea da ia imitatu beharreko eredu bakarra. Handitzen den heinean lagunen arteko harremanen garrantzia nagusitzen doa, baita hauen eredu linguistikoak ere Sozializazio garapenari dagokionez erdarak eskaintzen dizkion erregistro hurbilak erabiliko ditu umeak, ondorioz erdara da nagusi ikasgela ez den gune hauetan, eta gero, institutuetan ikasgeletan ikasleen artekoa ere bai.

Ikastetxeak hutsune honetaz arduratu beharko dute, beste argudioen artean garapen eskolarra izugarri baldintzatuta dagoelako aipatu karentziaz.

  1. Irakaskuntzak jasotzen dituen faktore endogenoak. Euskarak Irakaskuntzan denbora gutxi dauka eta irakasle asko eta asko euskaldun berriak gara. Erregistro hauek eskaintzeko orokorrean geure baitan arazoak dauzkagu.

  2. Irakaslegoa Ikastetxeetan lanaz gainezka dago batez ere euskal lerroetan Murgiltze ereduak gainezka daudelako eta laguntzak, gure ustez, urriak direlako.

  • Horrexegatik, eta esperientzia modura, Euskaraz Mintza proiektua jarri dugu martxan. Helburu orokorra ikaslegoak euskaraz egitea izaki, aipatu bezala, ikasleei ama eta kaleko edota familiako hizkuntzak ematen ez dizkien erregistro hurbilak eskaintzen saiatuko gara. Betebehar hau propioki eskolakoa ez izan arren uste dugu denon ardura bihurtzen dela murgiltze ereduetan (Guraso ez euskaldunak dituztenentzat). Jolastordu batzuen monitorizazioaren bidez haur eta lehen hezkuntzako ikasleei hizkuntza erregistro kolokialak eskainiko dizkiegu, gabezi hau gaindituz gero euskararen erabilpena klasetik kanpo posibleago egin ahalko dugulakoan baikaude.

  • Bitarteko gisa jolas tradizionalak erabiltzea pentsatu dugu partehartzea errezten dutelako batetik eta, gaur egun erabiltzen ez direnez, ohitura linguistikoak ez direlako oztopo bihurtuko bestetik.  Egokiak iruditu zaizkigu ere konpetibitaterik ez dutelako sortzen. Hortaz gain jokoak berpizteko aukera ere bada kirolen eraginez betirako gal ez daitezen. Bigarren mailako helburuak sortzen dira jolasen inguruan.

PROIEKTUAK LAU FASE DITU! :                                               Goiko menua    

  1. Formakuntzari dagokiona da. Irakasle monitore eta bestelako langileentzako ikastaroak ematen dira. Ikastetxeen ikas ziklo bakoitzeko irakasle banak derrigorrez beharko luke parte hartu eta jantokiko nahiz beste langile batzuentzat irekiak izanen dira ikastaroak.

  2. Jolastorduetako monitorizazioa 2000ko Martxoan hasi zen sei ikastetxetan. Ikastetxe bakoitzean monitore banak ordu erdiko bi saio emanen ditu ikasleekin jolasten eta beste ordu bat koordinaketako maila desberdinetan, jolas bilketan eta proiektuaren garapenerako lanetan (ikus-entzunezko nahiz baliabide informatikoak lantzen)

  3. Gurasoentzako jolas tailerrak, 12 orduko ikastaroak emango zaizkie nahi duten gurasoei beren seme alabekin euskaraz jolastu ahal izateko. Nahiz eta ikastaroa euskaraz izan, jolas egokiak antolatuko ditugu guraso erdaldunek eta euskara maila baxua dutenek parte har dezaten.

  4. Ikastetxeen arteko harremanak. Herri kirolen inguruan ikastetxeen arteko txapelketa antolatuko dugu.

  • Programan parte hartzeko irizpideak: Ikastetxe bezala arduradun bat izendatu behar da monitorea eta zikloen arteko koordinazioa bermatzeko eta programaren  koordinazio bileretan parte hartzeko. Ikastetxeak aurrekontuaren erdia biltzea (1.804 €) ziurtatu behar du eta hau ezin izango da gurasoen bizkar burutu. Hizkuntza Plana egina edo egiteko hitza hartu. Ebaluaziorako konpromisoa. Eta programak behar dituen azpiegiturak errezteko asmoa azaltzea. Hortaz gain Sortzen-Ikasbatuaz programa hau bideratzeko egiten dituen ahaleginak kontuan hartuz kide izatea ez bada derrigorrezten ere bereziki baloratuko da

  • Abenduan, urtero, Ebaluaketa orokorra eginen da. Honetan hartuko dute parte maila ezberdin batean, Ikastetxeak berak kontseilu Eskolarraren bidez eta Zuzendariaren bidez. Arduradunak, Ziklotako ebaluaketa, Monitoreak, Gurasoak eta ikasleak berak. Zer esanik ez programaren arduradunak eta koordinatzaileak. Honetaz gain ebaluaketa iraunkorra izanen da urte osoan zehar noizbehinkako ebaluaketa saioak burutuz.

2003 - 2004 IKASTAROAK:  Goiko menua 

  • JOLAS TAILERRAK    450 €

 12 orduko ikastaroa da, 12-20 pertsonentzat zuzendutakoa; guraso, irakasle, langile ez irakasle edota bestelako jendeari begira egokitua. Ikastaroa, euskaraz izan arren, euskaldun nahiz erdaldunentzat da. Zure ikastetxean (edota herrian) bertan emanen genuke, esperientzia zabala duten animatzaileen bidez. Oso ikastaro dinamikoa da. Material osagarria banatuko da.

  • KONTU TXIKIAK      300 €

 8 orduko ikastaro motza da, gehienbat gurasoei zuzendua (haur hezkuntzako irakasleentzat ere interesgarria dela uste dugu). Haur txikiekin aritzeko euskal tradizioko baliabideak eskaintzea dugu helburu, otorduetan, garbitzerakoan, loa egiterakoan, etab... erabili ahal izateko. Material osagarria banatuko da. Partehartzaileen kopurua margulagoa da. 8-20 pertsonentzat prestatu bait dugu.

  • JOLAS TAILERRAK ETA KONTU TXIKIAK      550 €

Bi ikastaroen konpilazioa da. 18 orduko ikastaroa da lehen aipatutako helburu eta zehaztasun berberez konfiguratua. Osaketa honek bi ikastaro ezberdin hauen egituraketari oreka puntu bat ematen die.

OHARRA: Ikastaroetan 12 €ko matrikula kobratuko da eta, amaieran, gutxieneko asistentzia (%80) bete duten partehartzaileei dirua itzuliko zaie.