NORTZUK GARA?

Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartea, Nafarroa Garaiko Sortzen eta EAEko Ikasbatuaz elkarteen bategitearen ondorioz sortua. 
SORTZEN-IKASBATUAZen eskola komunitateko kide guztiek dute lekurik, irakasle, guraso, eskola-langile eta ikasleek. Denon parte hartzea beharrezkoa da gogoan daukagun Euskal Eskola Publiko Berria eraikitzeko. 

» Euskalduna eta eleanitza

» Autonomoa, pedagogian zein kudeaketan

» Langileen iraunkortasuna eta finkotasuna bermaturik

» Demokratikoa zinez, zeinean eskolako partaide guztiek (ikasle, guraso, irakasle eta langileek) aukera dute proiektuan eta kudeaketan eragiteko eta erabakiak hartzeko

» Kalitatea ardatz duena, laikoa, hezkidetzan oinarritua, eta integratzailea, diskriminazio mota guztiak bazterturik

» Doakoa benetan eta pedagogi berrikuntzan aitzindari

Euskal Herri osoko ikastetxe eta ikastola publikoen arteko elkarlana sustatzen dugu, "Euskaraz Mintza" bezalako hizkuntza proiektuak eskainiz eta egitasmo komunak bideratuz. Era berean zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste, aholkularitza juridikoa, guraso eskolak eta prestakuntza jarduerak irakasleentzako

Egun, Nafarroa Garaiko , Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hirurogei ikastetxetako hainbat kide ari gara lanean eta dauden eginbeharrak handiak bezain ederrak dira. Hortaz, zerorrek ere lagun dezakezu guztiona den proiektu honetan