
ZER DA AIXE?
Aisialdia, kudeaketa alorrean, didaktika alorrean, monitoreen lan baldintzak zein formakuntzaren alorrean hobeki lantzeko taldea osatzen dugu, beti euskararen erabilpena sustatzeko asmoz eta guraso elkarte, ikastetxeei zein Udalei bete behar duten funtzioetan laguntzeko. (ordezkatu gabe)
Nortzuk osatzen dugu Aixe?: Monitoreek, koordinatzaileak, aholkulari didaktikoak eta arduradun batzordeak.
Kalitatea, haurrak euskaraz garatzea eta langileen duintasuna uztartuz aurrera eramaten ari garen programarekin bat egiten baduzu elkarrekin lan egiteko aukera irekia eskaini nahi dizuegu.
GURE IRIZPIDE NAGUSIAK
Euskara
Euskarak aisialdian oso dimentsio garrantzitsua hartzen du. Gure programa testuinguru ez formalean, ez arautuan burutzen da eta giro ludikoak duen lehentasuna zainduz euskararen erabilpen hurbila lantzea dugu helburu nagusia.
Hezitzaileen profesionalizatzea
Hezitzaileen euskaldunen lan poltsa osatu eta etengabe berritu egiten dugu.
Hezitzaileen prestakuntza: Gure langileei formatzeko aukera eskaintzen diegu. Hezitzaileentzat formakuntza ikastaroak antolatzen ditugu, honako gaiak jorratuz: euskara eta aisialdia, soziolinguistikako nozio orokorrak, aisialdiko ekintzen hiztegiak landuz, didaktikari buruzko nozio orokorrak.
Hezitzaileen lan baldintzak: Monitoreei lan baldintza duinak eskaintzeaz gain haien egoera laborala erregularizatzea dugu helburu (kontratua, giza asegurantza, e.a.)
Baliabide Zentroa
Hezitzaileek bere lana errazago eta eraginkorrago egin dezaten baliabideak aurkituko dituzte bertan. Unitate didaktikoak, programazioak,...
GURE ESKAINTZA:
AISIALDIAREN KUDEAKETA INTEGRALA, HAUR ETA GAZTEEI ZUZENDUTA
Aisialdia integralki garatzeko ekintzak, ikastaroak, eskolaz kanpoko ekintzen kudeaketa eskaintzen ditugu, ikastetxeekin eta Udalekin elkarlanean haurren garapen prozesua ahal den eta orekatuena izan dadin
Ikastetxeei eskaintza. Eskolaz kanpoko ekintzak: Gaur egun D eta A ereduetan kudeatzen ditugun eskolaz kanpoko ekintzak hauek dira: Futbitoa, eskulanak, euskal dantzak, birziklaia, xakea, jokoak, ipuin tailerrak, informatika, saskibaloia, Hip.Hop, musika, margoketa, antzerkigintza, zirko tailerrak, ... Hala ere, gure asmoa proposamen berriak eskaintzea da, ikastetxeen behar zehatzak bete asmoz.
Udalei eskaintza. Aisialdiko ikastaroak:Nafarroako zenbait udalek aisialdiko ikastaro edo ekintzak programatzen ditu, urte osoan zehar zein uda partean. Ikastaro eta ekintza hauen kudeaketa eskaintzen diegu, eskaeraren arabera gure proiektuak egokituz.
Helduen formakuntza: Gurasoentzako ikastaroak antolatzen ditugu.