2017-04-27

Milesker, era batean edo bestean, azken asteotan grabazioan parte-hartu duzuen guztioi: Broken Brothers Brass Band, Nerea Erbiti, Emauseko Ritx, Gorka Siroco Blue, Igotz Hofe, Elorri eskolako langile, guraso eta ikasleak, eta gainontzeko guztiak.

2017-04-20

Hodeiak pilatzen hasi dira gure buru gainean, eta gris argitik ilunera pasa dira… ekaitza dator.

Ingurura begiratzea besterik ez dugu etengabe gertatzen diren eguraldi aldaketez jabetzeko. Batzuetan, aldaketa horiek bat-batekoak eta muturrekoak dira, beste batzuetan, urrutitik ikusten dira, eta, beste batzuetan, apenas nabaritzen ditugu. Baina, mugimendua egon badago.

2017-04-04

Maiatzak 21 Iruñeko Antoniutti parkean.

#AuzoBiziOnarenEskola.

Igande oso bat izanen dugu, Iruñean berriro, Antoniutti parkean, Sortzenek urtero antolatzen duen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Jaiaz gozatzeko.

Abenduan data aurreratu genizuen: maiatzaren 21a. Baita aurtengo protagonista ere: IkasKilo. Eta bere ametsa: Auzo Bizi Onaren Eskola eta hori lortzeko behar duen Hezkuntza Burujabetza.

2017-03-27

Guraso, ikasle, hezitzaile... apirilaren 4an, 17:30etan, animatu Antoniuttin (Iruñean) eginen den agerraldi masibora. Bertan maiatzaren 21eko Sortzen Jaiaren abestia, lekua eta hainbat sorpresa aurkeztuko ditugu.

Materiala