Albisteak

2017-03-21

Hezkuntza eta Burujabetza mahai-ingurua

Martxoak 30 osteguna, 18:00etan San Frantzisko eskolan

Euskal Eskola Publiko Berria eta Hezkuntza Sistema Propioa sortze aldera Sortzen Elkarteak hezkuntza burujabetza du aldarri eta eraikuntza bide. Herri eta auzo bakoitzeko hezkuntza komunitateak bere eskolaren proiektua ahalik eta modu autonomoan garatzeko aukera gisa eta, Euskal Herri mailan hezkuntza komunitateak saretuz, eredu berri, kolektibo eta propioak eraikitzeko bide bezala ulertuta.

Jarraitu irakurtzen

2017-03-21

Sortzen Elkarteak martxoaren 22an eta 23an antolatutako hezkuntza mobilizazioetan parte-hartzeko deia egiten dio hezkuntza komunitateari eta gizarte osoari, herriaren motorea den heinean, jendarte osoaren ardura eta betebeharra baita hezkuntza.

Jarraitu irakurtzen

2017-03-17

Astelehenetik aurrera (martxoak 20) IkasKiloren kamisetak salgai izanen dira Sortzen Elkartearen Iruñeko egoitzan (Jarauta 32). Bestalde, zure guraso elkarteari eskatzeko aukera daukazu, eskolaz eskola mugituko den denda martxan jarriko baitugu.

Jarraitu irakurtzen

2017-03-15

Gaur, Lakuntzako Luis Fuentes eskolaren aurrean, urtero Sortzeneko bazkideak diren Sakanako Herri Eskolekin batera antolatzen dugun jaia aurkeztu dugu. Aurten, Lakuntzan, "Hazi eta hezi, euskaraz bizi" lelopean.

Anabel Arraizak, jaiko kordinatzailea, eguneko egitaraua azaldu du komunikabideen aurrean.

Jarraitu irakurtzen

2017-03-10

Hezkuntza Plataformen topaguneak bidalitako informazioa argitaratzen dugu, zuei eskeintzeko. On egin !:

Kaixo kaixo!

Esan genizuen bezala jaso ditugu Gasteizen egindako 'Ebaluazioa Eztabaidara' topaketen ondorioak.

Gure BLOGean egunak eman zuenaren gaineko informazio guztia duzue. Hemen KLIKatu !

 

Jarraitu irakurtzen

2017-03-08

Gaur dela hilabete eskasa izandako aurre-matrikulazio kanpainan 78 familiek izena eman zuten Antsoaingo Ezkaba Ikastetxean, beraien 3 urteko haurrek bertan ikas ditzaten. Ikastetxeko hezkuntza komunitateak 19-20 ikasleko 4 gela irekitzea aurreikusten zuen, horretarako espazio baldintzak daude eta.

Jarraitu irakurtzen

2017-03-01

Hasteko, Sortzen Elkartea osatzen dugunon izenean, gure ongi etorri beroena eman nahi diegu D eredua aukeratu duten familia guztiei Nafarroako hiru eremuetan (euskalduna, mistoa zein diskriminatuan). Ildo berean, ongi etorria emateaz gain, eskerrak ere eman nahi dizkiegu...

Jarraitu irakurtzen

2017-02-24

Euskarazko haur eskolen aurkako epaia, matrikulazioaren bezperan

Iruñeko bi haur eskolatan euskara ezartzearen kontrako helegitea onartu du epaile batek. Udalak dio ebazpenak ez duela matrikulazioa baldintzatuko, eta helegitea aurkeztuko du.

Berria egunkarian argitaratutakoa. Argazkia: Iñigo Uriz

Jarraitu irakurtzen

2017-02-20

Iragan larunbatean Gasteizko Oihaneder Etxean Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatua, ebaluazio sistema eztabaidagai izan genuen.

Hona hemen egunak eman zuenaren inguruko informazio gehiago, baita landu zen txostena ere.
 

Jarraitu irakurtzen

2017-02-01

Ohar honen bidez, Sortzen Elkartetik aurtengo aurre-matrikulazio kanpainan Nafarroan zabalduko dugun mezuaren  berri eman nahi dizuegu. “Ongi etorri” izanen da lelo nagusia, matrikulatuko direnei D ereduaren komunitatera ongi etorria emateko nahian, “gure aberastasuna eredu” azpi-leloarekin.

Jarraitu irakurtzen

2017-01-31

Jaia bigarren urtez hartzen duen lehen herria da Lakuntza. Ikastetxearen eta herriaren arteko harremana indartu eta gerturatzeko helburuarekin kalera aterako gara eskolak dituen bertute eta aberastasun guztiak erakutsiz.

Jarraitu irakurtzen

2017-01-30

Sortzen Elkarteko otsaileko informazio buletina. Irakurri, pdf-a deskargatu eta zabaldu. Mila esker !

Azken asteotan PISA hizpide izan dugu eta, Hego Euskal Herriari dagokionean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako emaitzak kezka iturri izan dira eragile eta erakundeentzat.

Jarraitu irakurtzen

2016-12-23

UPNren Erregimenak utzitako gozoki pozoitsuen artean dago Ingelesa Ikasteko Programa-PAI delako hori. Ez dugu berriz gogoratuko zergatik eta nola zabaldu zuten programa hori Nafarroako hegoaldeko eskoletan, baina bai, eta laburbilduz, esan helburu pedagogikoekin zerikusirik izan ez zuen bultzada politiko maltzur bat egon zela horren atzean.

Jarraitu irakurtzen

2016-12-20

Iruñera bueltatuko da Sortzen Elkartearen jaia 2017ko maiatzaren 21ean, sorpresaz beteta. Jaiaren pertsonaia aurkeztu du Sortzenek Iruñeko Gaztelu Enparantzan egindako agerraldian: IkasKilo, hezkuntza komunitateko barraskiloa. Eta, pertsonaiarekin batera, bere ametsa: Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza. Hezkuntzaren inguruko eztabaida berriak sustatu nahi ditu elkarteak jaiaren bidez.

Jarraitu irakurtzen

2016-12-10

Ikasturte honetan, Nafarroako Hezkuntza Departamenduak, lurraldeko ikastetxeetan ordutegia aldatzeko eta jardunaldi jarraia eskatzeko aukera emango zuela zabaltzearekin batera, eztabaida berpiztu zen eskoletako jolastokietan eta irakasle-geletan. Eta ordutegiaren aldaketarekin batera, arrapaladan, bestelako gaiak atera dira iritzi trukaketa horietan: ikasleen beharrak, familien kontziliazioa, aisialdia eta orduz kanpoko ekintzak, etxerako lanak, irakasleen lan karga...

Askotan desinformazio falta agerian gelditu da, aldaketei beldurra besteetan, gaurko ordutegiaren hutsuneak beste askotan, eta gutxitan aldatzeko beharra eza.

Jarraitu irakurtzen

2016-12-09

Irudimen ariketa bat proposatuz hasiko dugu iritzi artikulu hau: imajina dezagun, segundo batez, orain dela 30 urte Nafarroako Parlamentuan onartu zen Vascuencearen Legean, zonifikazioa ez zela agertzen, euskara eta gaztelania, ofizialak izendatu zirela Nafarroa osorako, alegia. Zer moduz? Ze sentsazio? Ezberdina litzateke panorama?

Jarraitu irakurtzen

2016-12-03

Nafarroaren eta euskararen eguna uztartzen diren egunaren bezpera honetan, Nafarroan euskarazko hezkuntzaz arduratzen garen zenbait eragile batzen gara (NIZE, NIE, Sortzen, Topagunea, Euskarabidea eta Kontseilua), euskaraz eskaintzen den irakaskuntzaren garrantzia azpimarratzeko.
Ezin genezake ulertu euskararik gabeko Nafarroa, euskara bera, Nafarroa gabe ulertu ezin den bezala.

Jarraitu irakurtzen

2016-12-01

Aurten, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak proiektuaren inguruko solasaldia izanen da Durangoko azokan abenduaren 2an. 15:00etan hasiko da, Areto Nagusian. Bestalde, stand-a jarriko du Sortzen Elkarteak Goienkale 14 zenbakian.

Jarraitu irakurtzen

2016-11-30

Nafarroako Gobernuak 2016an hizkuntza-politikari lotuta egindako lanaren balorazioa egin du Kontseiluak. Iruñean Paul Bilbao idazkari nagusiak bazkideen ordezkariekin egindako agerraldian 2017an landuko duen ekimen baten berri eman du. AEK-ko kide Xabi Gartziak eman ditu aipatu ekimenaren zehaztapenak. ‘Aldaketa’ren Gobernua deitu denak euskararen alorrean ere aldaketarena behar duela izan aldarrikatu du idazkari nagusiak eta hori egitea haren esku dagoela gehitu du.

Jarraitu irakurtzen

2016-11-23

Prentsaurrekoa eskaini berri du Iruñeko Euskalgintzak, Alde Zaharreko haur eskolan euskarari bidea eman dezaten eskatuz. Sinadura eta atxikimendu bilketa kanpaina abiatu dute, eragileen artean zein merkatarien artean; bestalde, abenduaren 13an Giza-Katea antolatu dute.

Sortzen Elkartea honen parte gara eta bat egiten dugu familien eskakizun honekin. Gurekin batera, Iruñerriko euskalgintzako eragileak eta zenbait sindikatu. Hona hemen, prentsaurrekoan irakurritako testua.

Jarraitu irakurtzen

2016-11-16

Urteak dira, Sortzen Elkarteak, Euskaraz Mintza programa lehenengoz martxan jarri genuela. Jolas-ordu batzuk hezitzaile batekin dinamizatuz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei lagunarteko hizkuntza-erregistro arruntak eskaintzea du helburu programa honek. Lotura honetan programa honen inguruko informazio gehiago daukazue INFO.

Jarraitu irakurtzen

2016-11-10

Nafarroako 2016ko azaroko Elkarguneko kronika:

Azaroaren 5ean Nafarroako Sortzenen Elkargunea burutu zen Sanduzelai eskolan ikasturteari begira hainbat erabaki kolektiboki hartzeko helburuarekin. Bertara, guraso eta hezitzaileak hurbildu ziren herrialdeko txoko aunitzetatik. Errepresentazioa eta parte-hartzea anitza izen zen, elkartutakoak 15 ikastetxe ezberdinetako hezkuntza komunitateen parte baitziren.

Jarraitu irakurtzen

2016-11-07

Urtero legez, Iruñerriko zenbait eskola, taberna, liburudenda eta abarretan, Gabonetako Saskiak banatuko ditugu jada, zozketatu dezaten. Hasteko, mila mila esker lagundu gaituzten lagun eta komertzio guztiei !

Jarraitu irakurtzen

2016-10-28

Aupa Sortzenkideak! Kurtso berriak erronka garrantzitsuak dakarzkigu, eta horregatik, Nafarroako Sortzen Elkarteko bazkide garen oro elkartzeko “Elkargunea” antolatu dugu.

Jarraitu irakurtzen

2016-10-19

Ikasturte hasiera honetan, Hezkuntza-Komunitate osoak nahi ez genuen, baina, aurrez-aurre daukagun errealitate gordinaren paretarekin egin dugu topo, berriz ere.  LOMCE Hego-Euskal Herri osoan ezarri da!  Madrilgo Ministerioak inposatuta bai, baina,  hemengo administrazioek, Heziberri edota ” LOMCE a la navarra “ bezalako tranpekin ezarri digutena, hain zuzen ere.

Jarraitu irakurtzen

2016-10-17

Durangaldeako 9 ikastetxeetako guraso elkarteen artean: Zabalarra,Landako, Traña Matiena, Zelaieta, Maiztegi, Atxondo eta Elorrio,  bertoko eta sasoiko produktuak bertan sukaldatzeko manifestua adostu dute. (PDF dokumentua atxikitua)

Jarraitu irakurtzen

2016-10-07

Sortzen Elkartetik Iruñeko Udala zoriondu nahi dugu, bere eskumenean dauden zenbait haur eskoletako sukalde eta garbiketa zerbitzuak publifikatuko baiditu.

Gure ustez, honek ekartzen duen diru-aurrezketaz gain, zerbitzuaren eskuduntza zuzenerako eta zerbitzu bera hobetzeko, neurri ezinbestekoa da.

Jarraian, Iruñeko Udalaren web gunean argitaratu duten berria ekartzen dizuegu:

 

Jarraitu irakurtzen

2016-09-27

"Etxerako lanak beharrezkoak al dira?" txostena garatu, argitaratu eta aurkeztu ostean, Sortzen Elkarteko Lan Talde Pedagogikoak lanean darrai, eskolaz eskola, herriz herri, etxerako lanen inguruko eztabaida bultzatzen. Hurrengo hitzordua, irailaren 29an, osteguna, arratsaldeko 5:30ean, Uharte-Iruñeko Kultur Etxean.

 

Jarraitu irakurtzen

2016-09-06

Ikasturte berriarekin batera, Sortzen Elkarteko Eskola-AGENDA berria dator.

Eskura ezazu zurea! Guk gure eskola, guk gure agenda!

6 eurotan salgai, gure bulegoetan (Iruñean eta Martin Ugalden) eta nafarroa1@sortzen.eus helbidearen bidez (bidalketa gastuak aparte).

 

Jarraitu irakurtzen

2016-06-13

Egun hauetan jaso dugu ikastetxeetan 2016-17. Ikasturteari aurre egiteko izango dugun giza baliabideen zerrenda (LZ).

Hau ikusirik, Donostiako eskola publikoetako zuzendariak bildu gara gaurko egunez, eta bertan, bizi dugun egoera eta horrek sortzen digun kezka larria zuei guztioi helaraztea erabaki dugu.

 

Jarraitu irakurtzen

2016-05-23

Duela 25 urte, Euskal Herriko ikastola eta Eskola publikoetako guraso zein irakaslez osatutako talde batek EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN ALDEKO MUGIMENDUA sortu zuen. SORTZEN mugimendua hain zuzen ere. Gure sorrera.

Gaurko berbaldia prestatzen hasi ginenean, urte hartan Hernaniko kongresuan adostutako dokumentuari begira jarri ginen. Bertan, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAK EUSKAL HERRIAN izan behar dituen ezinbesteko ezaugarriak jaso zituzten. Euskal Herriak bere hezkuntza-sistema behar zuela argi esan zuten eta sistema horren muinean EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIA eraiki behar zela.

Hasiera batean, han idatzitakoa irakurtzerakoan tristura punttu bat sentitu genuen. Mende laurden bat pasa da, eta oraindik ez dugu aldarrikatzen genuen Hezkuntza Sistema propioa lortu, ezta irudikatzen genuen eskola-eredua ere, pentsatu nuen.

Jarraitu irakurtzen

2016-04-30

Mende laurdena igaro da Hernanin sare ezberdinetako kideak Euskal Herriak behar zuen hezkuntzaren inguruko hausnarketa bideratzeko helburuarekin bildu zirela.

Jarraitu irakurtzen

2016-04-29

Datorren maiatzaren 14an, Iruñerriko sare publikoko D ereduaren Eskola Topaketak burutuko ditugu Iruñeko AUTOBUS GELTOKI ZAHARREAN.  Bertan, maila ezberdinetako ikastetxeetako ikasle, langile eta familak elkartuko gara jai giroan, hiru helbururen bueltan:

  1. Iruñerrian D ereduaren garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu

  2. Urte luze hauetan eta gaur egun euskarazko hezkuntza aurrera atera duten pertsonei eskerrak eman

  3. D ereduaren komunitatea harremantzen eta indartzen jarraitzea

 

 

Jarraitu irakurtzen

2016-04-26

Duela urte bete, LOMCEren aurka ahotsa altxatu eta ozen eta argi esan genion ezetz, inposatu nahi diguten eredu atzerakoi eta merkantilista horren aurrean guk gure hezkuntza eredua eraiki nahi dugulako. Lehen hezkuntzako 3. mailako guraso askok, LOMCEk ezartzen duen kanpo probarekiko desadostasuna sinatu zuten, mila sinadura baino gehiago ebaluazio sistema honi ezezkoa emanez, eta Nafarroako departamendura gure aldarrikapena eraman, Kontzentrazio zaratatsua burutu eta instantzia horiek aurkeztu genituen. PLANTO EGIN genuen.

Jarraitu irakurtzen

2016-04-14

Iruñeko Alde Zaharreko SanFrantzisko eskolako eskaileretan, Iruñerrian, gaur dela 20, 30 edota 40 urte, D eredua eskola publikoetan zabaltzea lortu zuten zenbait familia elkartu ditugu.

Iruñerrian bide luzea egin zuten guraso hauek. Lana, negarrak eta nekeak utzita. Haiei eta bidean batu ziren irakasle, langile eta zentroei esker, egun, lerro publikoan D ereduko eskola sendoak eta esperimentatuak ditugu. Euskararen unibertsoa egunetik egunera zabaltzea posible egiten dutenak, beste gainontzeko hezkuntza entitate eta eregileekin batera. Eskolako zenbait ikasleek, espreski landutako bertso sorta bat bota zuten zuzenean ere, eskerrak emanez.

 

Jarraitu irakurtzen

2016-04-08

Tafallan D eredua lerro publikoan zabaltzea lortu dugu , baita Kaparroson eta Lodosan ere, momentuz. Hori eta Tafalla Herriak etorkizunerako aukerak ireki dituela ospatzeko BESARKATU EKIMENA burutuko dugu.


Ekimen honekin, EUSKARARI ateak zabaldu dizkioten herriak, eta modu berean, Vascuencearen Legearen harresian pitzadura bat irekitzea lortu duten familiak eskertu nahi ditugu. Besarkada bero bat ematea baino gauza hoberik badago? Eta besarkada hau kolektiboa bada? Merezi duten babesa eta maitasuna helaraziko diegu.

Jarraitu irakurtzen

2016-03-15

Egia da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2015eko ebaluazio diagnostikoaren emaitzak larriak dira. Baina ez da berria ere. Aspalditik jarri diogu euskalgintzak eta hezkuntza-komunitateak (ISEIren ikerketak ere) arazo hau mahai gainean Hezkuntza Sailari.

Uriarte anderea, orain, gaur egungo hizkuntza-ereduek, ezta D ereduak ere ez dutela euskalduntzea bermatzen esatera datorkigu. Eta orain arte bai? Eta orain arte honen berririk ez zuela sinestu behar al diogu? LOTSAGARRIA.

LOTSAGARRIA eta arduragabekoa errealitate horren jakitun LOMCEren harira Wert-ekin hitzarmena sinatzea ereduen sistema betikotuz eta sabai bezala ezarriz.

LOTSAGARRIA ere arautu berri dituen heziberri dekretuetan ez duelako berez sistema gainditzeko bitartekorik planteatu.

Jarraitu irakurtzen

2016-03-10

Urtarrilaren 14ean, ESKOLHARRIA BIHARKO HERRIA lelopean maiatzak 22an Hernanin ospatuko dugun EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN aldeko aldarrikapen eguna aurkeztu genuen.

Egun horretan, Hernani gure proiektuaren erakusleiho bihurtu nahi dugu. Bertan, nahi dugun eskolaren ezaugarrien berri emango dugu erakusketak, panelak, ikus-entzunezkoak, tailerrak, informazioa, eta abar erabiliz. Gune ezberdinak antolatuko ditugu Hernanin, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIA eraikitzeko guretzako garrantzitsuak diren gai bakoitzari bere tokia emanez: Curriculuma, euskara, hezkidetza, gazteak, …

Jarraitu irakurtzen

2016-02-20

Ikasturte hasieratik, hezkuntza sistema bera, eta horren inguruko zenbait eztabaida egon dira Nafarroako eszenatoki politikoaren erdian. Diskriminazioa eta inposizioa nagusiak ziren garaietatik gatoz. Orain, administrazioa, Nafarroako jendartearen eskaerei begira jarri den honetan, gure Hezkuntza Sistema zulo beltz batean sartua dagoela konturatzen gara, gauza asko dago aldatzeko, eta horrek inbertsio eta mugimendu handiak eskatzen ditu.

Testuinguru honetan, Sarrigurengo eta Noaingo eskoletako D ereduko familien eskaera kokatzen dugu. Lehenengoak gure elkarteko bazkideak direlako, eta besteak, gure atea jo zutelako, beraien berri zuzena izan dugu, eta modu berean, gure laguntza eta babesa izan dute.

 

Jarraitu irakurtzen

2016-02-11

Pasa den urteko uztailean Nafarroako Gobernua aldatu zenetik, eta Hezkuntza Departamendu berria osatu zenetik, hauxe da lehenengo “aurrematrikulazio kanpaina”. Dudarik gabe, azken urteotako kanpaina interesgarriena izaten ari dena, eztabaida, hausnarketa eta aldarrikapena ez da falta, alegia. Aurreko legegintzaldian izan zen, Parlamentuan, kanpaina honetan berebiziko garrantzia izaten ari duen erabakia hartu zutela: D eredua hautatzeko eskubidea Nafarroa osoan.

Ikasturte hasieratik, hizkuntzen trataera eta irakasleen lan postuak, eztabaidaren jo puntuan egon dira, eta badaude. Zentzu honetan, alde batetik, Sortzen Elkartearen ustez, eta horrela aldarrikatu genuen bere garaian, PAI programak ebaluazioa behar du, arrainek ura behar duten bezainbeste. Eta bestetik, Nafarroak, irakasleen zerrenda bakarra behar du, gure haurrek merezi dutelako, eta irakasle prestatuenak errekonozimendua eta saria merezi dutelako.

Jarraitu irakurtzen

2016-01-18

MENDE LAURDENAri begirada bat.

Aurten, 25 urte bete dira hezkuntzaren egoeraz kezkaturik , horri erantzun eta eraldaketa egiteko “EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN ALDEKO MUGIMENDUA” sortu zela. SORTZEN MUGIMENDUA hain zuzen. Eta mugimendu talde hau da gure elkartearen sorrera. 

Eta hori dela eta, aurten, maiatzaren 22an, urte osoan zehar burutuko ditugun ekimenen azken urrats bezala,  EUSKAL ESKOLA PUBLIKO horren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu.

Jarraitu irakurtzen

2015-12-15

Euskara, territorio librea, baina legerik gabekoa.

Joseba Sarrionandiaren gogoeta hau ekarri dut artikulu honen izenburura, egun hauetan, Vascuencearen Legearen 29.urteurrena beteko baita. Eta 29 urtez, euskara Nafarroan, territorio librea izan da, euskaldunon ahaleginek libre egin baitu euskara, baina legerik gabeko askatasuna izan da gurea.

29 urte hauetan Nafarroako jendartea aldatu da, eta are gehiago, azken urte honetan, baita Gobernua aldatu ere. Orain, politika berriak egiteko garaia iritsi da.

Jarraitu irakurtzen

2015-12-02

Hasteko, gure bazkidea den Sarrigurengo Guraso Elkartearen posizionamenduarekin, PAIren inguruan, bat egiten dugula argi utzi nahi dugu.

Nafarroako Hezkuntza Sisteman elkarbizitzen diren hizkuntz ereduez gain (D, A eta G), lehenengo TIL izenarekin, eta geroago PAI izenburuarekin, kanpoko hizkuntza ikasteko programa bultzatu dute, azken urteetan, Hezkuntza Departamendutik. Gure ustez, eta Yolanda Barcina Presidente izan zenaren ustetan ere, programa honen helburua, hizkuntza baten pedagogiatik urrun zegoen, eta D ereduari oztopoak jartzea besterik ez zuten bilatzen.

Jarraitu irakurtzen

2015-11-05

Azaroaren 8ra arte eska dezakezu saskia.


Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren azken txanpan sartu gara. Ez utzi denbora pasatzen eta eskatu zure saskia.

Sortzen Elkarteak bat egiten du dinamika honekin, beraz, gure ikastetxeetan ere eska dezakezu zure saskia.


Hartu saskia... eta eman. Hartu Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatuta saskia. Eman bultzada Nafarroa hegoaldeko nekazal ekoizpenari eta saskiaren balioaren %25 bertako euskalgintzari. Beraiek dagoeneko hartu eta eman dute... Eta zuk?

Jarraitu irakurtzen

2015-11-05

Hezkuntza eredu atzerakoi, merkantilista eta inposatua dugu. Ez zaigu gustatzen eta ez ditu gure beharrak asetzen. Espainiar eta frantziar sistemek asimilatuta gaituzte eta ez digute guk nahi dugun hezkuntza eredua eraikitzen uzten.

Eredu ezberdinak izango ditugu gutariko bakoitzak buruan, noski, hezkuntza ez baita proiektu homogeneoa. Hamaika kolorez margozten den proiektua da euskal hezkuntza, hamaika bizipenez eta hamaika ereduz. Baina bat gatoz gure herriak, Euskal Herriak, Hezkuntza Sistema Propioa behar eta nahi duela esaten dugunean, ...

Jarraitu irakurtzen

2015-10-21

Ikasturte hasieran sortutako egoera larri horren aurrean, zenbait ikastetxeetan ematen den gehiegizko ratioa dela eta, Sortzen Elkartetik zenbait ekintza martxan jarri ditugu.

Alde batetik, Iruñerriko gurasoek eta irakasleek sinatutako 1000 instantzia baino gehiago aurkeztu ditugu Hezkuntza Departamentuan, egoera horri berandu baino lehenago irtenbide bat eskatuz. Bestetik, Hezkuntza Kontseilariarekin izandako bileran, arazo horren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen, baina, nahiz eta borondatea aldekoa agertu, Departamentuak bizi dituen ezintasun ekonomikoak, konponbidea zailtzen duela jakinarazi zigun.

Jarraitu irakurtzen

2015-10-20

Briñas Eskolako eta Karmelo Ikastolako lagunek "LOMCE eta Heziberriren kontra eta hezkuntza sistema propioaren alde" kalejira egin zuten ostiralean, urriak 16, Santutxuko kaleetan barrena. Bertan, azaroaren 28an, Hezkuntzen Plataformen Topaguneak deituta Euskal Herriko hainbat hiriburutan egingo den aldarrikapen egun nazionalean parte hartzeko deia luzatu zuten.

Santutxuko Karmelo Ikastolatik irten zen kalejira musikatua 16:45ean. 'Inposaketarik ez! Guk, orain, hemen gure hezkuntza eraiki' goiburupean, eta auzoko kale nagusiak zeharkatu ostean, Ricardo Bastida plazan izan zuen amaiera martxak 17:00ak aldera. Ibilbidean Karmelo Ikastolako ume, guraso eta langileek Briñas eskolan egin zuten geldialdia bertako kideekin bat egiteko.

Jarraitu irakurtzen

2015-09-30

Gaur, Iruñerriko zenbait ikastetxeetan (Auzalar-Orkoien, Erreniaga-Zizur, Bernat Etxepare-Txantrea, Alaitz-Barañain …. ) bildutako 1000 instantzia inguru, Nafarroako Hezkuntza Departamenduko erregistroan, aurkeztuko ditugu. Instantzia-eskaera hauek sinatu dituzten guraso eta irakasleek arazo bat dute, beraien geletan 26-27 haur daudela, alegia, eta horregatik, eskaera zehatza da: kopuru hauek lehenbailehen jaistea.

Jarraitu irakurtzen

2015-09-18

Sortzenek Nafarroan kurtso hasierako prentsaurrekoa burutu du. Elkartearen ikasturteko erronkak eta helburuak plazaratu eta hoiek burura eramateko lan egiteko dokumentua aurkeztu du ere hedabideen aurrean.

Dokumentua, elkarteko bazkideekin partekatu eta lanerako, hausnarketarako eta eztabaidarako abiapuntua izan nahi du.  Hiru ataletan banatzen da dokumentua:

 

Jarraitu irakurtzen

2015-08-26

Ulergarria eta agerikoa da inguruak astindu dituela Nafar Gobernuaren aldaketak. Zenbaitzuk, amildegitik ez erortzeko, gori-gori dagoen iltzea helduleku hartu izana da ulertezina zaiguna. Sutegitik atera berri den iltzea: PAI (Ingelesaren ikasketarako programa). Barka, neure buruari gezurra esan diot. Erabat ulergarria eta aurreikusgarria da bururaino eramandako defentsa PSN-UPN-PPren lehen lerroetatik. Aurreko presidenteak, Yolanda Barcinak, argi utzi baitzigun zein zen PAIren helburua; D eredua frenatu eta harresiak paratzea, hain zuzen.

Sortzen elkartearen izenean gure iritzia eman nahiko genuke gai honen inguruan eta bide batez eman beharreko eztabaida ireki, parte hartzaile eta publikoan, presente egoteko gure prestutasuna adierazi. Hasteko, gure bazkide diren zentroetan, hots, D ereduko zentroetan, atzerriko hizkuntzen ikaspena era bat bermatua dugu. Urteetako esperientzia sendoa eta emaitza bikainekin.

Jarraitu irakurtzen

2015-05-28

Nafarroan Indarrez erantzun genion 3. mailako frogaren inposaketari eta oraingoan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako ikasleen txanda heldu da.

Hezkuntza Saila aste honetan hasi da 3. mailako froga diagnostikoak burutzen. LOMCEk agindutako frogak hain zuzen ere. EAEko hezkuntza sailak ez du ausardiarik izan gauzak aldatzeko eta men egin dio Madrili kanpora begira beste irudi bat emanez.

Jarraitu irakurtzen

2015-05-27

Sortzen Elkartetik, gure babes osoa eskaini nahi diegu Nafarroako Gobernuko Erregistroan eskaera zuzena aurkeztu duten gurasoei, beraien seme-alaben, eskolako jantokirako eta garraiorako dirulaguntzak, hain zuzen ere.

Nafarroako eremu “ez-euskalduneko” biztanleak dira, horregatik, beraien seme-alabek, euskaraz ikasi ahal izateko, Gareseko edota Lizarrako eskolara egunero mugitu behar dira, horrek suposatzen duen gastu ekonomikoa eta fisikoarekin. Artaxoatik, adibidez, 28 kilometro egunero egin beharra, jasanezina da.

Jarraitu irakurtzen

2015-05-18

Sortzen elkartea eta Sarrigurengo eskolako gurasoak kontent agertu dira igandeko bestara jende anitz bertaratu zelako. Eskola berriaren aldarrikapena gizarteratu, eta sarea sendoago egiteko baliatu dute.

Eguerdirako, Sarriguren (Nafarroa) garbi eta egunerokoan murgildurik zegoen atzo. Goizean goiz hasi ziren karpak eta barrak desmuntatzen, eta nekez igar zitekeen aurreko egunean 15.000 lagun bildu zirela Sortzen elkarteak euskal eskola publiko berriaren alde urtero antolatzen duen bestan. Elkarteak berak eman du bertaratutako jende kopuruaren berri, eta balorazio oso ona egin du. Eguraldiarengatik kezkaturik zeuden, baina, azkenean, Izpitxo ere —aurtengo pertsonaia, eguzki itsurakoa— agertu zen bestara, eta eguraldia lagun izan zuten.
 

Jarraitu irakurtzen

2015-05-12

Sortzen elkarteak, datorren Maiatzaren 17an, Igande honetan, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN ALDEKO JAIA ospatuko dugu urtero bezalaxe. Aurten, SARRIGURENEN.

Sortzen Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxe publiko euskaldunak biltzen dituen eskola sarea da. Ikasle, irakasle, guraso eta ikastetxeko langileen arteko elkarlanaren bidez Euskal Eskola Publiko Berriaren alde sekulako lana egiten dugu urte osoan zehar Euskal Herri osoko eremu publikoan euskal hezkuntza indartu eta hedatu dadin.

20 urte dira jada Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia ospatzen dela. Urtez-urte atxikimendu gehiago biltzen dituen aldarrikapen jaia da. Iaz 18.000 lagun inguruk jaiaz disfrutatu genuen.

Jarraitu irakurtzen

2015-05-07

Sortzen Elkartean denbora anitz daramagu LOMCEren kontra egin diren ekimenak garatzen eta bestelako hezkuntza eredu bat aldarrikatzen. Horregatik egun hauetan bai Nafarroan eta bai EAEn LOMCEk ezartzen dituen proben kontra mugitu diren gurasoei eta hezkuntza komunitateko kideei gure babes osoa adierazi  nahi diegu.

Beste eragile batzuekin batera eta eskolaz eskola denbora luzea daramagu LOMCE legearen kontrako dinamikan jo eta ke lanean. Izan ere, eta dakizuenez, aurten lege horren ezarpena errealitate bilakatu zaigu Hego Euskal Herriko ikastetxeetan, bi Hezkuntza Sailek neurri ezberdinean bada ere, LOMCE legea aplikatzen ari direlako.

Jarraitu irakurtzen

2015-05-05

Agerraldia burutu dute Bilboko Santutxuko  KARMELO ikastolako gurasoek. 3. mailan ezarri nahi dituzten probei ezezkotasuna agertu diete. Nafarroan egunotan burutzen ari dira proba hauek ikastetxe guztietan Hezkuntza departamentuak hala aginduta.  EAE-n  Proba "pilotoen" aitzaki pean 30 ikastetxeetan burutuko dira probak.

Gure web gunea aldarrikapen hauen plaza da ere. Atzo Nafarroako hainbat ikastetxeetan egindako protesten bozgorailu izan zela ere, gaurkoan KARMELO ikastolako gurasoek irakurritakoa ekartzen dugu hona:

Jarraitu irakurtzen

2015-05-04

Gaur, maiatzaren 4an, Nafarroako Gobernua LOMCEk ezartzen dituen 3. mailako probak Nafarroako milaka ikasleei pasatzen hasi da.

Azken asteetan ehundaka familiek haien desadostasuna erakutsi dute proba hauen aurrean, baita LOMCEk ezarten dituen gainentzeko proben aurrean ere. Gainera, gutunak bidali dituzte Ikastetxeetako zuzendaritzetara, haien seme alabek probak egin ez ditzaten eskatuz.

Familiok eta hezkuntza komunitateak orohar, proba hauek alferrikakoak direla uste dugu, ez dutelako ez ikaskuntza maila, ez eta hezkuntza kalitatea neurtzeko balio. Gainera, ebaluaketa jarraiaren prozesuarekin apurtu egiten dutela iritzi dugu. Honekin batera, hezkuntza estrategiak eta metodologiak aldatzeko arriskua dago, esfortzu guztiak azterketa hauek gainditzera bideratuko direlarik. Bestalde, proba mota hauen emaitzak, ikasle eta ikastetxeetan bereizkeria ekarriko duelakoan gaude.

BIDEOA

Jarraitu irakurtzen

2015-04-28

 Sortzen Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxe publiko euskaldunak biltzen dituen eskola sarea da. Ikasle, irakasle, guraso eta ikastetxeko langileen arteko elkarlanaren bidez Euskal Eskola Publiko Berriaren alde sekulako lana egiten dugu urte osoan zehar Euskal Herri osoko eremu publikoan euskal hezkuntza indartu eta hedatu dadin.

Sortzen elkarteak, urteroko jaia antolatuko du datorren 2015ko maiatzaren 17an, Sarriguren herrian.

20 urte dira jada Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia ospatzen dela. Urtez-urte atxikimendu gehiago biltzen dituen aldarrikapen jaia da. Iaz 18.000 lagun inguruk jaiaz disfrutatu genuen.

20 urte hauetan zehar Sortzeneko kideak diren Iruñerriko eskoletako guraso elkarte guztiek jaia antolatzen parte-hartu dute. Azkeneko urte honetan Sarrigurengo guraso elkarteko kideoi egokitu zaigularik.

Jarraitu irakurtzen

2015-04-24

Atzo, apirilaren 23an, zenbait guraso, Herrikoa eta Sortzen Elkarteak, 3. mailako haurren gurasoen 1000 sinadura baino gehiago aurkeztu genituen Nafarroako Hezkuntza Departamenduan. Jarraian, banatu zen prentsa-oharra irakurgai duzue

Pasa den martxoaren 28an ehun familiatik gora agerraldi publikoa egin genuen LOMCEk ezartzen dituen 3. mailako probei desadostasuna adierazteko.

Agerraldian parte hartu genuen ama eta aita guztiak benetan kezkatuak gaude. Kezkatuak LOMCE hezkuntza erreformak eta hurak dakarrenak gure seme alabengan eduki dezakeen eraginagatik. Gure seme alaben etorkizuna baldintzatu dezakeen neurrietako bat LOMCEk ezartzen dituen kanpo probak izango dira. Proba hauen inguruan zera azaldu nahi dugu:

  • 3. mailako ikasleen adina ez da egokia bere heziketa prozesua baldintzatuko duen proba bat egiteko. Eta ez du balio ikastetxe baten kalitatea neurtzeko, are gutxiago hezkuntza sistemaren kalitatea neurtzeko.

Jarraitu irakurtzen

2015-04-19

Faltzes Euskara Herria josten JAIA

Sortzen elkarteak urteak daramatza, diskriminazioz deituriko “zonalde ez Euskaldunean” euskaraz Bizi eta ikastearen aldeko jaia antolatzen. Aurretik esan genuen bezala aurtengo edizioak berezitasun handia hartuko zuela, eta bistan da arrakastatsua izan dela. 

Berezia, aurten, urteetako lana eta esfortzuen ondorioz Euskara hiru eremu administratiboetan banatzen duen legeari zirrikitua ireki baitiogu euskaltzale guztiok. Honen bestez, euskaraz ikasi ahalko da Nafarroa osoan, D ereduan legezko bide eta modu erregulatuan. 

 

Jarraitu irakurtzen

2015-04-13

Aurreko Larunbatean, zonaldeko hautetsi eta kargu publikoek babesa eskaini zioten Faltzesen ospatuko dugun Jaiari. Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea egi bihurtzeko aldarria lau haizetara zabaldu asmoz.

Urteak dira Sortzen elkarteak, guraso eta bertako eragileekin batera, zonalde diskriminatuko jaia antolatzen dugula. Faltzesekoa 6. edizioa izanen da. Artaxoan hasi eta Larraga, Mendigorria, Bilatorta eta Oibarren ospatu ostean. Zonalde “ez Vascofonoan”, D ereduan haurrak matrikulatzeko beharra aldarrikatzetik sortu zen jai hau, hainbat gurasoen eskariz.

 

Jarraitu irakurtzen

2015-03-25

AURKEZPENA:

Urteak dira Sortzen elkarteak, guraso eta bertako eragileekin batera, zonalde diskriminatuko jaia antolatzen dugula. Euskaraz bizi eta ikasteren alde. Aurten Faltzesen egokitu da jaia.

Faltzesekoa 6. edizioa izanen da. Artaxoan hasi eta Larraga, Mendigorria, Bilatorta eta Oibarren ospatu ostean. Zonalde “ez vascofonoan”, D ereduan haurrak matrikulatzeko beharra aldarrikatzetik sortu zen jai hau, hainbat gurasoen eskariz.

Jarraitu irakurtzen

2015-03-16

Faltzes, Lizarra, Bilatorta

Ostirala, martxoak 13, arratsaldeko 9:30ak oraindik jo gabe. Faltzeseko “Pedro Iturralde Gizarte Etxearen” kanpoaldean, “Euskara Herria Josten” lemadun kartel koloretsu handi batek harreta deitzen zuen bertara hurbiltzen hasiak zirenen artean. Barruan, Sortzen Elkarteak, bertako herritarren laguntzarekin, apirilaren 19rako prestatutako Jaiaren aurkezpena noiz hasiko zai.

Artaxoa, Larraga, Mendigorria, Bilatorta eta Oibar ostean, aurten Faltzesen ospatuko da, apirilaren 19an, “Euskara Herria Josten” jaialdia, egun osoko egitarauarekin, famili giroan, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea Nafarroa osoan dugula aldarrikatzeko.

Jarraitu irakurtzen

2015-03-10

Gaur Abartzuzako eta inguruko biztanleekin egon gara, Sortzen Elkartearen izenean, Gari Torregrosa eta Sergio Iribarren, gure babes osoa ematen.

Herriko eskolaren egoera dela eta, azpiegiturarekin lotutako arazoak, alegia, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Mahaiaren bisita izan dute. Landa eremuko eskola gehienek pairatzen dutenaren antzeko egoera dute Abartzuzan, eta honi, azken aurre-matrikulazioan D eredua aukeratu dutenei, Hezkuntza Departamendutik, ezezkoa ematea gehitu behar diogu. Gogoratu behar dugu, eremu mistoan gaudela, eta lege aldaketa gabe ere, D eredua ezartzeko aukera bermatua beharko luketeela.

Jarraitu irakurtzen

2015-02-19

Gaur bertan, onartuta geratu da Nafar Parlamentuan euskaraz ikasteko aukera zabalduko duen  "Vascuencearen legea"n aldaketa. Bide luzea egitekoa badugu ere, poztekoa den berria dugu hau.

Euskalgintzako hainbat eragileetako ordezkariak bildu gara bai Parlementu atean zein barruan, eztabaida bertatik bertara segitzeko. Argudioak gora eta behera, aldeko 27 bozkarekin aurrera atera da legean modifikazioa. Duela 28 urte onartu zuen Nafarroako Parlamentuak euskararen legea. Eta honek diskriminazioa suosatu du Euskararentzat eta era bereziago batean euskaraz bizi eta ukatu zaigun Nafar herritar askorentzat. Horma bota dugu. 

Jarraitu irakurtzen

2015-02-11

AZPIEGITURA ARAZOAK NAFARROAKO IKASTETXE PUBLIKOETAN    

Atzo, Nafarroako parlamentuan egon ginen ikastetxe publikoetako azpiegitura arazoen gaia lantzen. Parlamentuan ordezkaritza duten talde politiko guztiekin, aurtengo txostena aurkezten.

Iaz zenbait guraso elkarteekin batera Nafarroko ikastetxe publiko ezberdinetan zeuden arazoak sailkatu, txosten batean jaso eta publiko egin genituen. Aurten txosten hori berritu dugu eta tamalez arazoak bikoiztu egin direla ikusi dugu. Urtetik urtera gora doaz ikastetxeetan dauden arazoak eta Nafar Gobernutik ez zaio irtenbiderik ematen. Oraingo hezkuntza departamentuarentzat, hezkuntza publikoaren kalitatea bermatzea ez dela lehentasuna argi dago. 

Jarraitu irakurtzen

2015-02-09

'GURE GIDA'ren lanketa praktikorako lansaioa egin genuen iragan abenduaren 6an, Durangon. Oso positiboa izan zen, izan ere, 110 pertsona inguru batu ginen bertan, herrietako hezkuntza bilguneak, eragileetako ordezkariak eta baita herritarrak ere. Ditugun mehatxuei aurre egiteko grina argi eta garbi erakutsi genuen berriz ere.

Bertan, LOMCEri aurre egiteko eta gure hezkuntza ereduaren gainean eztabaidatzeko aukera izan genuen. Eta solasaldi guzti horiekin, ondorioekin, gaur aurkezten dugun txostena osatu genuen.

Txostena argia da: LOMCEri aurre egiteko neurri zehatzak proposatzen ditugu. Baita bestelako hezkuntza eredu herritarrago eta parte-hartzaileago baten bidean urratsak emateko gakoak.

Lau bloke nagusi bereizi ditugu, modu errealean  aurtengo ikasturtean aplikatzen ari zaizkigun neurriei aurre egiteko:

  1. Parte hartzea
  2. Pedagogia eta curriculuma
  3. Ebaluazioak
  4. Arlo administratiboa


 

Jarraitu irakurtzen

2015-01-26

GURE ABERASTASUNA, EREDU

Iritsi da gure haurrak eskola batean matrikulatzeko garaia. Honekin erabaki garrantzitsua hartu beharko dugu gure haurren heziketan eta pertsona gisa garatuko dituzten balore eta ikuspegietan. Jakinda ikastetxea ez dela heziketan parte hartzaile bakarra, bai inportantea izanen dela haurrentzat eta orohar guraso, tutore edota inguruko senideentzat.

Jarraitu irakurtzen

2015-01-12

Urtero bezala, Sortzenek Iruñerrian egiten duen saskien zozketako irabazleak ditugu. Ikastetxeetako gurasoen lanari esker eta hainbat eta hainbat denda zein tabernen laguntzari esker izan da posible aurten ere. 

Jarraitu irakurtzen

2014-12-09

SORTZENeko kide Bego Bitorikak, GARA egunkarian idatzitako artikuloa. HEZI BERRI proposamenaren haritik, LOMCEren aplikazio zuzena dela argudiatuz.

Urtarrilaren 9an beteko da Heziberriren azken proposamenari ekarpenak egiteko epea. Sortzen elkartetik gure ez adostasuna plazaratu nahi dugu, besteak beste, proposamen honek LOMCEren ezkutuzko aplikazioa ekarriko baitu.

Urriaren 27an aurkezpena egin, eta bai dekretuei eta baita curriculumei beharrezkoa den azterketa sakona egiteko denbora gutxi eskaini dute. Denon ekarpenak nahi omen dituzte denon parte hartzea bermatzeko, baina proposamenaren lanketan ez zaio hezkuntza komunitateari prozesuan parte hartzeko aukerarik eman. Hezkuntza sailak hezkuntza eragileekin partitu du proposamena, baina ez du hezkuntza komunitatearekin benetako lanketa bat egiteko aukerarik eman. Ez marko pedagogikoaren atalean ezta dekretu kurrikularrei dagokionean.

Jarraitu irakurtzen

2014-12-07

Datorren abenduaren 15ean "Vascuencearen Legea" onartu zutenaren 28. urteurrena dela eta, Sortzen Elkartetik zabaldu dugun oharra argitara ekartzen dugu. Baita, honekin lotua, asteburu honetarako dauden bi hitzorduetarako deialdiak ere.

 

 

Jarraitu irakurtzen

2014-11-25

Mila esker auzolan ekimen honetan sinistu eta parte hartu duzuen guztioi !!!

 

Jarraitu irakurtzen

2014-11-12

Azaroaren 8an gure jaiaren aurkezpena egin genuen Sarrigurenen

Jarraitu irakurtzen

2014-11-12

ERRIGORA MARTXAN DA !!   EGIN ZURE ESKAERA !!!

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka leloarekin aurten ere Nafarroako hegoaldean nekazaritzak eta euskarak bizi duten egoerari bulkaldi bat emanten saiatuko dira. 

 

Jarraitu irakurtzen

2013-03-19

Sortzen Ikasbatuaz elkartea, azken urteetan, Nafarroako zonalde ez euskaldunean euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen alde dinamika iraunkor bat garatzen saiatu da. 

Jarraitu irakurtzen