Albisteak

IkasKiloren kamiseta berriak salgai!

2017-03-17

Astelehenetik aurrera (martxoak 20) IkasKiloren kamisetak salgai izanen dira Sortzen Elkartearen Iruñeko egoitzan (Jarauta 32). Bestalde, zure guraso elkarteari eskatzeko aukera daukazu, eskolaz eskola mugituko den denda martxan jarriko baitugu.

Hainbat dira txiki, gazte, zein helduentzako ateratako kamisetak. Hauek guztiak kamisetekin egindako kartelean ikusteko aukera daukazu.

Bi hilabete besterik ez maiatzaren 21erako; bi hilabete besterik ez Sortzenen Jairako!