Albisteak

Urriak 12, ezer ez ospatzeko, Altzaga Erandio zabalik

2017-10-12

Oharra Altzaga Erandiotik:

Bagarelako…bagoaz!

Urriak 12an Altzaga Erandio zabalik!

Bai, aurten ere, bagoaz inposatutako dekretu eta egutegietatik. Bagoaz zaharkitutako metodologietatik. Urriaren 12an, haur eta gazteak, familiak, langileak eta erandioztarrak bagoaz ikastolara. Egun horretan ez dugu ezer ospatzeko.

Bagarelako…Euskal Herriko eskola publikoa, euskalduna, laikoa, anitza, hezkidetzailea eta hezkuntza sistema propioaren aldekoa.

Goizeko 11:00etatik aurrera Bustinza plazan egongo gara (Bekoako eraikinaren ondoan) eta eskolak kalera aterako ditugu: Goitibeherak, antzerki, sukaldaritza, graffiti eta perkusio tailerrak, liburutegia, solasaldiak, esperimentazioa…

Bai, Altzagan bagarelako…bagoaz aurrera. Urrats txiki baina sendoak eta ausartak emanez. Ezinak zalantzan jarriz eta elkarlanean aurrera. Txikitasunean garaipenak eginez, handitasuna aldatzea lortuko dugulako….

Harremanetarako kontaktua: Nerea Olaziregi (tlfnoa 606009600)