Albisteak

Sortzen Elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza deialdietan parte-hartzera deitzen du hezkuntza komunitatea

2017-10-27

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki lemapean, LAB, STEILAS eta ELAk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan hainbat mobilizazio egiten ari dira ikasturte hasieratik. Hurrengo asteetan ere greba deialdiak deitu dira hezkuntzako kolektibo ezberdinetan.

Hauxe da greben egutegia:

  • Azaroak 9: Haur-eskolak
  • Azaroak 16: Garbitzaileak eta sukaldariak
  • Azaroak 23: Heziketa bereziko langileak
  • Azaroak 30: Irakaskuntza
  • Abenduak 12: Hezkuntzako kolektibo guztiak.

Urriaren 28an manifestazioak burutuko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru hiriburuetan:

Bilbon: Gran via, 89, 17:30etan

Gasteizen: Andra Mari zuriaren plazan 17:00etan.

Donostian: Alderdi Ederren 17:00etan

 

SORTZEN elkarteak bat egiten du sindikatuek egindako deialdiekin, eta bertan parte hartzera deitzen du hezkuntza komunitatea:

  • Ezinbestekoa delako hezkuntza komunitate osoaren konpromisoa hezkuntzan bizi dugun egoera eraldatzeko.
  • Nahi eta behar dugun eskola eredua eraikitzeko eta bestetik egunero pairatzen dugun inposizio eta murrizketen aurrean erantzun eraginkorrak eman ahal izateko.
  • Behetik gora eraiki nahi dugulako gure hezkuntza sistema. eskolaz eskola, herriz herri, lekuan lekuko errealitate eta beharrei erantzungo dien eskola baten aldeko apustua egiten dugulako. Hezkuntzan burujabetza behar dugulako.

PARTE HARTU MOBILIZAZIOETAN!