Albisteak

Alternatiben Herriarekin bat egiten dugu: ekainaren 2an denok Iruñera

2018-05-24

Sortzen Elkartetik bat egiten dugu Euskal Herriko Eskubideen Kartak bultzatuta, eta ekainaren 2an Iruñean ospatuko duen Alternatiben Herria ekimenarekin.

Hirurogei elkarte baino gehiago elkarlanean eta berrogeitamar ekintzatik goitik, kapitalismoarekin deskonektatzeko egun oso bat, alternatibak badirela, erakusteko egun oso bat. Egun hauetan, zenbait gaiekin lotutako hitzaldiak, Euskal Herriko hiriburuetan egunaren aurkezpenak, bertso saioa, eta baita liburu aurkezpenak ere Gaztelu Plazako Liburu Azokan.

Maiatzaren 27an izango da, igandearekin, eguerdiko 12etan Iruñeko Gaztelu Plazan ospatuko den Liburu Azokaren barruan. Sortzen Elkarteak Eskolherrian Euskaraz Gida Praktikoa aurkeztuko dugu, azken bost urte hauetan Diman eta Egia auzoko Aitor Ikastolan, proba piloto gisa, garatu dugun Ikasle Euskaldun Eleaniztunen programaren ibilbidea eta ondorioak jasotzen dituena.

Baina egun handia ekainaren 2an izango da, Iruñeko Alde Zaharrean, egun osoko egitarauarekin, bost auzo-zonaldeetan. Informazio gehiago: http://alternatibenherria.eus/

Beraz, argi gera dadila, badugu alternatiba: Euskal Eskola Publiko Berria ! Goazen ba Auzo Bizi Onaren Eskola eraikitzera !

Ekainaren 2an denok Iruñera ! Arragoa auzoan ikusiko dugu elkar.