Historia

Milurte berriarekin batera SORTZEN-IKASBATUAZen eratze batzarra egin zen urtarrilaren 22an Donostiako Miramar Jauregian, Nafarroako SORTZEN eta EAEko IKASBATUAZ elkarteak bateginik,

Nortzuk gara?

Bi talde hauen sorrera atzetik dator. SORTZENek 1991 ean ekin zion bere bideari Hemanin egindako bilera batean, non hezkuntza munduko sare ezberdinetako jendea bildu zen , denok Euskal Eskola Publiko Berria leloaren inguruan.

Bi urte beranduago EAEko hainbat ikastola publifikatu ondoren IKASBATUAZ sortu zuten; ordurako SORTZEN Nafarroako eskola publikoen inguruko elkarte bilakatua zen.

Beraz, 91n abiatutako prozesuari esker, Nafarroako Sortzen-ek eta EAEko lkasbatuaz-ek, bi errealitate bihurtuta, bat egin dugu Sortzen-Ikasbatuaz Elkartea sortuz. Euskal Eskola Publiko Berriaren alde, helburu eder hori gauzatze aldera, indarrak bilduz, lanean jarraitzen dugu.

2012an gogoeta prozesu batean murgildu ginen eta, beste kontuen artean, berriz SORTZEN izena berrezkuratzea erabaki genuen.

Gogoan dugun Euskal Eskola Publiko Berriaren ezaugarriak:

Sortzen-Ikasbatuazetik eskola eredu bat proposatzen dugu eta elkartean biltzen diren ikastetxeak ari dira eredu hori gauzatzen.
Honela, eskola publiko. euskalduna gauzatu nahi dugu. Euskara eta euskal kultura ardatz dituen eskola; Euskal Herriak bere nazio izaeran eta kultur nortasunaren erroetan oinarritutako Cumrriculum propioa garatuko duena.

Autonomian oinarritutako Eskola, ikastetxeko Hezkuntza Proiektua duena oinarri eta, Administrazio publikoekin batera. ikastetxeari dagozkion erabakiak hartzeko ahalmena duen eskola, partehartzailea eta kudeaketa demokratikoduna.

Eskola anitza eta integratzailea. Diskriminazio mota guztiak baztertzen dituena. Pentsamolde eta izaera ezberdinak bilduta, pertsonak kritiko eta autonomo izatera bultzatuko dituen ikastola.

Lan marko berri batean, kokaturiko eskola. Euskal Herrirako lan hitzarmen propioak bermatzeko,ahalmena izango duena.

Eskola publikoa eta osoki finantziatutakoa. Benetan doakoa eta hezkuntza komunitateak jasan ditzakeen desorekak konpentsatuko dituena eta, era berean, pedagogi berrikuntzan ematen diren urratsei erantzungo diena.

Etorkizun hurbilari begira

Gure etorkizuneko asmotan dugun lehen erronka, gure proiektua Euskal Herria osoan ezagutzera eman eta ikastola-eskola publiko euskaldunen indar metaketa lortzea da.

Gaur egungo administrazio egiturak eragiten duen zatiketaren gainetik eman nahi ditugu gure urratsak. Hiru administrazio desberdinen araupean gauden eskola publiko euskaldunak bildu eta elkarlanerako aukera emango digun egituraketa sendotu nahi ditugu.

Honetarako ikastetxe publiko euskaldunei gure proiektua eta asmoak ezagutarazteko konpromisoa hartzen dugu, etorkizuneko Euskal Eskolaren ereduaren zutabe izan nahi duen Euskal Eskola Publiko Berriaren helburuekin bat egiten duten eskola eta ikastola publikoen elkarlana gauzatuz.

Gure eginbeharrak, lau hitzetan

- Egungo sakabanaketa administratiboa gaindituz, Euskal Herria osoan eragina izango duen elkartea osatzea.
– Irakaskuntzako beste agenteekin batera, Euskal Herri osorako Hezkuntza Sistema propioa lortzearen alde lan egitea.
– Koordinazio eza eta helburu komunen sakabanaketa berezko ezaugarri dituen gaur egungo Eskola Publikoan, ikastetxeak biltzen dituen sektore desberdinen elkarlana ahalbideratzea, guraso, ikasle eta langileen arteko elkarlana, alegia. Horretarako, eskola-komunitate osoko kideak Elkarte bakar batean biltzen ditugu, helburu komunen atzetik.
– lkastetxeak bere Hezkuntza proiektua garatzeko beharrezko dituen eskumenak lortzeko urrats berriak ematea.