Formakuntza

Formakuntza eta ikastaroak

INFORMATIKA IKASTAROAK

Sortzen Elkarteak zenbait ikastaro eskaintzen dizkie bazkideei (bai gurasoei, bai langileei).

Ikastaro hauek jasotzeko lekua, egutegia eta ordutegia, ahal den neurrian, ikastetxe bakoitzaren erabakiaren menpe dago.

Ondorengo zerrendaz gain, ikastetxe bakoitzak behar duen beste edozein ikastaro ere antolatzen dugu. Ikastaro hauek  gai baten inguruan soilik izan daitezke (“Power point”), edo ikastetxe batzuetan eskatu duten bezala, “pack” moduko ikastaro bat (“power point”+”soinu editorea”+”grabatzailea”).

Urtero, ikastetxe bakoitzak dituen beharren araberako ikastaroa eskatzen du. Adibidez, orain dela bi urte, batzuek “Gizarte sareak” ezagutzeko ikastaroa eskatu zuten, gurasoei eta irakasleei zuzentzeko asmoz.

Orain arte egin ditugun ikastaroen zerrenda honako hau da:

Klik hastapenaPublisher
Klik sakontzeaMultimedia
Power PointHot Potatoes
Oinarrizko informatikaGmail+Google tresnak
Oinarrizko ExcelAudacity (soinu editorea)
Edizio digitalaPicassa
Irudien tratamenduaGIMP (irudi trataera)
Infarview (irudi trataera)Gizarte sareak

 

“EUSKARAZ MINTZA” IKASTAROAK

“Euskaraz mintza” proiektuaren atalean azaltzen dira 

 

JOLAS EZ-SEXISTAK

Ikastaro-tailer hori Gabonetara begira eskaintzen dugu.

Bertan, guk sortutako “Jolas eta jostailu ez sexisten gida” aurkezten dugu, eta merkatuan dauden aukerak aztertzen dira.

HITZARTUTAKO IKASTAROAK

Dagoeneko beste talde pedagogiko edo profesional batzuekin lortu ditugun hitzarmenen bidez, haiek eskaintzen dituzten ikastaroak prezio hobean lortzen ditugu gure kideentzat.