Materiala

  • 19 abesti dituen Cd eta DVDan 16 berriak dira. Kanta bakoitzak bere koreografia du eta DVDan abesti bakoitzari dagozkion mugimenduak ikus daitezke. Denak haur eta lehen hezkuntzarako kantak dira.

  • Material hau 4-11 urteko haurrek betiko jolasak euskaraz erabiltzeko gida bat da. Gida hau helduei zuzenduta dago: liburuxkan 42 jolas daude eta CD-an jolas horiekin erabiltzen diren 30 kanta entzun daitezke. Azalpenak euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz daude.

  • Material hau 0-6 urteko haurren guraso zein hezitzaile-irakasleei zuzenduta dago, haurrekin baliabide gisa erabiltzeko. Baliabideak euskaraz daude (kantak, esaerak, …). Erdaldunei azalpen laburra egin zaie erabilgarri suerta dakien. Beste aldetik, hainbat aldaera agertzen dira, ahal bada, tokian tokiko euskara erabiltzeko.

  • Katalogo honek Derrigorrezko Hezkuntzan praktikan jarri diren edo jartzen ari diren hainbat hezkuntza ekimenen deskribapenak biltzen ditu fitxetan. Batzuk ziklo, etapa edo ikasmaila zehatz bati lotutakoak dira, beste batzuk, aldiz, orokorrak. Fitxa bakoitzean zehazten da ekimenaren aplikazio eremua.

  • Arrasate Unibertsitateko ikasleekin eta Sortzen-Ikasbatuazeko zuzendari eta ikasketa buruen mintegikideekin batera egina. Bertan etorkinen inguruko marko teorikoa azaltzen digu alde batetik.

  • Material honen helburua, buruketen atalean, horiek ebazteko ikaskuntza esanguratsua bideratzeko irizpideak eta estrategiak zehaztea da. Ikasleek gertuen duten errealitatearen manipuilaziotik abiatuta, abstrakziora iristeko hausnartzen dira.

  • PENTAGRAMA-ENEA eskolan musika arloan kokatzen den sekuentzia didaktikoa da. Ipuina baliatuz musika hizkuntzaren atal bat lantzen da, notazioaren kodea, hain zuzen.

    Liburuarekin batera, CDa eta DVDa dituzue:

    • CDan erabiltzen ditugun kantak aurki ditzakezue.
    • DVDa irakasleari laguntzeko asmoz egindako materiala da. Liburuan proposatzen diren jarduerak nola lantzen ditugun ikus dezakezue bertan.

    OHARRA:Norbaitek murala eta “fitxak” nahi izanez gero, eskaera egin behar du (telefono bat hartu ere) eta bidaliko zaio. Eskaera koadernoan apuntatu. EZ DU ORDAINDU BEHAR (eskaerarekin batera bidaliko zaion fakturan agertuko bait da ingresoa egiteko kontu zenbakia)

  • Kazeta proiektua, Teknologi Berriak lan tresnatzat erabiltzen dituen proiektu zabala da, ez duena teknologi hauen trebatze hutsean  gelditu nahi, baizik eta haratago joan nahi  duena. Kazeta  proiektuaz ari garenean, ondoko lan ildo hauek bereganatu eta jorratzen dituen lan batetaz ari gara: Ikuspegi konstruktibistetan oinarritutako irakaskuntza / Teknologi Berrien demokratikorantz / Ikasleek eskolan egindako lanen sozializazioa / Ikasle eta irakasleen trebatzea Teknologi Berrietan