Materiala

Ene-kantak (CD+DVD): 12 €

19 abesti dituen Cd eta DVDan 16 berriak dira. Kanta bakoitzak bere koreografia du eta DVDan abesti bakoitzari dagozkion mugimenduak ikus daitezke. Denak haur eta lehen hezkuntzarako kantak dira.

Proiektua Nafarroako zonalde “ez euskalduneko” gurasoei ekonomikoki laguntzeko da. Euren haurrek, beste askok bezala, ez dute eskubiderik euskaraz ikasteko beraien herrietan (Mendigorria, Artaxoa)… eta beste leku batera joan beharra dutenez, diruz laguntzen die Sortzen-Ikasbatuazek garraioan.

Proiektuan jende asko aritu da; hala nola, Gorka Urbizu, Eñaut Elorrieta, Pirritx eta Porrotx, Oier Sanjurjo eta Asier Riesgo Osasunako jokalariak, Tiko eta Bittor Alkiza jokalari ohiak, Juan Martinez de Irujo pilotaria, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko futbolariak, Estitxu Arozena, Jon Barberena eta Julio Soto bertsolari nafarrak, Gotzon Barandiaran idazlea, Gualitxo musika talde nafarra… Eta hauekin batera, hainbat musika tresna sartu ditugu, musikari begira diskoa aberastu nahian. Esaterako, harpa, biolina, txalaparta, trikitixa, zeharkako txirula, saxofoia…

Eskaera egiteko datuak