HItzaldiak

Sortzen Elkarteak zenbait hitzaldi antolatzen ditu urtean, hainbat gai ikastetxeetara eramateko.

Kasu batzuetan, ikastetxeak (klaustroak, guraso elkarteak, eskola kontseiluak..) eskatutako hitzaldiak antolatzen dira (adibidez, gizarte sareak).

Beste batzuetan, elkarteak berak antolatzen ditu hitzaldi edo mintegiak pil-pilean dauden gaien inguruan (adibidez, hezkuntza aldaketak).

Bestalde, guraso eskolak ere antolatzen dira gurekin batera lan egiten duten talde psikopedagogikoekin.